XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Pasa ezazu bertatik kakalardoa eta uztazu behera jaisten hariak ematen duen luzera guztian... baina kontu izan hari muturra ez askatzeko.

- Dena egina dago, massa Will; gauza erraza izan da mamorroa begi zulotik pasatzea...

Ikustazu nola jaisten den!

Elkarrizketa honetan ari ziren bitartean ezin zitekeen Jupiterren altaltxorik ere begiztatu, baina orain, jaisten ari zen neurrian, kakalardoa hari muturrean agertu zen eta urre gorriz apaindutako globotxo baten antzera diz-diz egin zuen oraindik gu geunden muinoa argiztatzen zuten arrastiriko eguzkiaren azken izpi gorrien eraginez.

Kakalardoa adarren behekaldean dilindan agertzen zen eta Jupiterrek harimuturra askatu balu, gure oinetara eroriko zen.

Legrandek sega hartu zuen berehala eta hiru edo lau yardako *yarda: metro bat gutxi gorabehera. diametroa zuen borobil bat garbitu zuen, intsektua zegoen lekupean bertan; hau egin ondoren, agindu zion Jupiterri aska zezala haria eta zuhaitzetik behera jaits zedila.

Arreta handiz taket bat iltzatuz kakalardoa erori zen leku bere-berean, nire lagunak neurtzeko zintza atera zuen poltsikotik.

Zintaren mutur bat lotu zuen taketetik hurbilen zegoen zuhaitz enbor ertzean, askatu zuen zinta taketa zegoen lekuraino, eta askatuz jarraitu zuen bi puntu hauek markatzen zuten norabidean berrogeitamar oineko (...)